Ayuda
Ir al contenido

Resumen de Euskal lokuzioen tratamendu konputazionala

Rubén Urízar Enbeitia

  • Hiztunok askotariko hitz-konbinazio ihartuez baliatzen gara geure hizkuntz jardunean. Konbinaziooi unitate fraseologiakoak (UF) deritze. Bada, UFak oso ugariak dira hizkuntzetan eta berebiziko garrantzia dute hizkuntzaren jabetzan zein prozesaketan. UFen artean hiru multzo nagusi bereizten ditugu: enuntziatu fraseologikoak, kolokazioak eta lokuzioak.Euskararen prozesamendurako estrategian,_ artean jorratu jabeko eremua izanik_ UF guztietatik lokuzioek lehentasuna dutela iritzi diogu. Hitz-konbinaziook unitate gisa ezagutzearen eta analizatzearen garrantziaz jabetuta, horien prozesamendu automatikorako sistema bat garatzeko erronkari heldu diogu.Horretarako, euskarazko lokuzioen prozesamendurako estrategia diseinatu eta oinarriak _linguistikoak zein konputazionalak_ ezarri ditugu. Halaber, diseinaturiko estrategiaren aplikazio errealak gauzatu ditugu, esapide kopuru adierazgarri bat landuz, hiru lokuzio multzoetako bakoitzean, alegia, (i) osagai guztiak ale lexikal beregainak dituzten lokuzioak, (ii) post postposizio-lokuzioak eta (iii) menderagailu lokuzioak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus