Ayuda
Ir al contenido

Resumen de Kazetaritza hizkuntza minorizatuetan: Espainiako kasua = O xornalismo nas linguas minorizadas : o caso de España = El periodismo en lenguas minorizadas : el caso de España

Javier Díaz Noci (coord.), Rosa Aneiros Díaz, Asier Barandiaran Amarika, María Dolores Calvo, Xosé López García, Bernat López, Francesc Martínez Sanchis, Próspero Manuel Morán López, Marita Otero, Fernando Sabés Turmo

  • Hizkuntzen, kazetaritzaren eta komunikazioaren historia idazteko modu asko daude. Objektu eta gai asko, helburu oso ezberdin, behar zehatz batzuk asetzeko egiten dira historia ezberdinak une ezberdinetan. Gure liburu hau ikusten genituen behar batzuk asetzera, hutsune bat betetzera, ikuspuntu zehatz bat ematera, eta gai bat aztertzera dator. Europan hainbat hizkuntza daude, estatus juridiko, garapen gramatikal eta erabilera-maila asko dituztenak. Iberiar Penintsula oso aberatsa da ikuspuntu linguistiko batetik. Penintsula horren zati (handi) bat den Espainia ere bai. Estatu espainiarrak, modu batean zein bestean, hizkuntza batzuei ofizialtasunaren estatusa ematen die; beste batzuei, ordea, oraindik ez. Guztiei buruz hitz egin nahi genuke. Horregatik, Espainiar estatuaren hizkuntzei buruz aritu beharrean nahiago izan dugu Espainiako hizkuntzei buruz hitz egitea. Salbuespena gaztelania da, hau da, estatu osoan ofiziala den hizkuntza bakarra; dezente aritu baita horretaz. Gainontzekoei buruz, eta haietan egin izan den eta egiten ari den komunikazioari buruz mintzatu nahi dugu oraingoan. Lehen aldiz, guk dakigunez, konparazio-ikuspuntu batetik.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus