Balioen heziketarako ardatzak

2008-07-01
Balioetan hezteak duen garrantziari buruz hitz egingo dute ikastaroan Maria Angeles De la Cabak eta Nancy Chacón-ek. De la Cabak artikulu honetan dioenez, helburu nagusia, autonomia eta norberarekiko zein besteekiko tratu ona abiapuntua izanik, oinarrizko balioak indartzeko, baliabide psikopedagogikoak aztertzea izango dute helburu.  
 
 
Balioetan oinarrituz egokia dena erabakitzen dugu. Baloreek norberaren edota taldearen lehentasunak markatzen dituztela kontutan hartuz, horien garrantzia ukaezina da, norbera eta harremanak ulertzeko moduak, erabakiak hartzeko irizpideak eta jokabideak baldintzatzen baitituzte. Balioak, ongi eta gaizki dagoenaren sinesmenak dira. Hala ere, baloreak ez dira ideia hutsak eta, ez dugu ahaztu behar, osagarri sozioemozionala dutela. Norbaitek zerbait oinarrizkoa dela sentitzen ez badu, hori babesteko ahalegin txikia egingo du, eta garrantzitsua dela sentitzeko, “esanguratsuak” diren pertsonekin partekatutako balioak izan behar ditu.
Edozein talde, erakunde edo gizartetan, kideen arteko balio konpartituak  jarraitzea espero izaten da. Gizarte tradizionalekin alderatuz, gaur egungo gizarte konplexuetan, Hezkuntzak proposatutako partekatutako balioak ezartzea ez da batere erraza, eta hezkuntza baliabideetan ados jartzea, askoz gutxiago. Erreferentzi puntuak etengabe aldatzen ari direnez, hezitzaileek gero eta oztopo gehiago dituzte balio eta estrategia komunak izateko.
Autonomia eta norberarekiko zein besteekiko tratu ona abiapuntua izanik, oinarrizko balioak indartzeko, baliabide psikopedagogikoak aztertzea izango dugu helburu, eta, horretarako hiru estrategia mota hartuko ditugu kontuan: harreman-estrategia, antolakuntza-estrategia  eta  curriculum-estrategia, hain zuzen ere.
Harreman estrategiari dagokionez, hezitzaileek indartu nahi diren balioen ispilu izan behar dute eta, horretarako, haien arteko koordinazioa ezinbestekoa da, batez ere, erreferentzia mugak egonkorrak izan daitezen. Mugek duten garrantzia eta bete beharreko baldintzak aztertzeaz gain, modan dagoen “negoziazioaren” paperari buruz gogoeta egitea komeni da, zer eta noraino garbi ez izatearen arriskuak kontziente egiteko. Bestalde, alderdi positiboa indartzeko estrategia bakoitza, besteak beste, inzentiboa, indartze positiboa eta, batez ere, estimulazioa, zertan datzan ahaztu gabe, taldearen potentziala aztertu behar dugu. Autonomia eta tratu onak, neurri handi batean, taldean esperientzia positiboak eta ekarpenak egiteko aukerak ematen direnean ikasten dira; bereziki egoera problematikoen aurrean.
Antolakuntza-estrategiari dagokionez, balioak ikasteko prozesuan, bereziki aldagai bat azpimarratu behar da guztien artean: erantzukizuna. Izan ere, erantzukizunak izaterakoan ikasten da autonomia, eta besteekiko beharrekin enpatizatzen. Bestalde, erantzukizunik gabe, taldean lan egiteko beharrezkoak diren trebetasunak eta balioak ez dira ikasten, azken batean, erantzule izatea ezinezkoa bihurtzen delako. Balio eta trebetasun horiek garatzeko tresna nagusia ikaste-prozesuaren antolakuntza bera da. Hain zuzen ere, lankideak edota elkarri laguntzeko aukerak eta taldeak erabiltzeko erak. Talde-lanari buruz hainbat galderari aurre egin behar diegu: Berezko taldeak edota talde antolatuak? Taldeak noiz, eta zer ikasteko?
Azkenik, curriculum estrategiaren helburua, eguneroko dinamikan, hezkuntzan autonomia eta tratu onak balio konpartituak bihur daitezen hainbat trebetasunetan entrenamendu eta praktika sistematikoa izatea, izango litzateke. Bereziki pentsamendu gogoetatsua indartzeko, eta emozioak edo inpultsoak era konstruktiboan bideratzeko.
Estrategia psikopedagogiko horiek guztiak erabiltzeko era ugari baldin badaude ere, narratiban oinarritutako proposamena egiten dugu, hain zuzen ere ipuinez baliatuz. Ipuin bakoitzaren inguruan adibide praktikoak azter ditzakegu talde-trebetasunetan entrenatzeko eta egoera sozioemozional berezietan arazoei aurre egiteko ariketak proposatuz.