Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Gizon begi-goritu

  • Autores: Paulo Agirrebaltzategi
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 71, 2009 (Ejemplar dedicado a: Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegiren"), págs. 97-110
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Elorri poema-liburuan Bitoriano Gandiagak Txillardegiri eskainitako olerkiak, hobeto esanda, Txillardegiren Leturiaren Egunkari Ezkutuari eskainitako olerkiak Gizon begi-goritu du hasiera. Paulo Agirrebaltzategik Gandiaga eta Txillardegiren arteko harremana gogoratzen du artikulu honetan.

      Joaterik izan ez arren, Arantzazuko Euskaltzaleen Biltzarrean (1956) Txillardegiren eragina eta iritziak ezagutu zituen Gandiagak bidali zuen �Karta idigia� gutunaren bitartez: euskararen galera handiari aurre egiteko hartu beharreko bidea: a) euskaldunen lana, b) amateurismoa eta anarkia gainditzea, c) garbizalekeria baztertzea, eta euskararen aldeko proiektuak indartzea; gutxiengo bat prestatzea, euskara gaitzea, batzea eta osatzea� Nolanahi ere, Paulo Agirrebaltzategi irakasleak Txillardegiren lehen nobelak Gandiagari eragin zion zirrara aztertu du artikulu honetan. Izan ere, oro har, emozio handia piztu zuen euskal irakurleen artean Leturiaren Egunkari Ezkutuak, eta Gandiaga, bera, �zinez identifikatuta sentitu zen Leturiaren bizigura eta �zorion-min� bete ezinarekin; ez hori bakarrik: euskararen eta Euskal Herriaren arazoari buruz ikuspegi �agonikoa� du Gandiagak, Txillardegik bezala. Eta, hala, Gizon begi-goritu poema. Oso interesgarria da bi idazle handi horien arteko parekotasunez haratago Agirrebaltzategik azaleratze duen aldea: �Bizimina, tristura eta oinazea bakarrik idazten du Leturiak; leku nabarmena dute horiek Gandiagaren poesian ere, baina bizipoza kantatzen batez ere. � Gandiagak badu tristurarako joerarik; baina ilunak tristetzen duen baino gehiago alaitzen du argiak�.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno